jueves, 19 de mayo de 2011

OLÁ BIZKAIA
Aspaldiko partez!! Badakit, badakit garaia zela... bainan Erasmusko bizitza oso estresantea da... Lo ordu asko berreskuratu behar ditut Bilbora heltzen naizenean. Beno goazen kontura...

Lisboa hiri maitagarria da, berton bizi behar zara bere enkantu guztiak ezagutzeko... eta berataz maitemintzeko.
Hasiera hasieratik super ongi izan ginen hiri honetan. Lagun talde paregabekoa (Lisboako Hoberena) egin genuen sorte handiz lehenengo egunetik: joane, gloria, nere, juan eta ni bilbotik, esti ta beñat gasteiztik eta mirandako adrian. Lisboan harrera eman zigun "proatlantiko" enpresak oso oso ongi tratatu zigun. Gure lehenengo astea libre izan genuen eta gure erasmusko arduradunak, Nunok, hainbat txango prestatu zizkigun: Sintra, Cascais, cabo de roca ta Belem ikustera eraman zigun. Erasmusek ematen digun aukera hau oso oso ongi dago, hartu beharreko aukera da, zeren bidaiaz ta alojamendua ordainduta izateaz gain, Transportea ere ordainduta daukazu lisboatik mugitzeko (ez genekien gauza bat zen): Transporte txartelarekin metroz, busez, trenez eta itxasontziz bidaiatu zenezake dohainik. Metroz ibiltzen erreza bazen ere, hobeago genuen autocarroz mugitzea zeren transbordoekin denbora asko galtzen zenuelako eta metroak heltzen asko demoratzen bait zuen, eta noski bilboko metrora ohituta bazaude... are gehiago.
Erresidentzia leku oso zentrikoan geneukan, Picoasen. Zaharra bazen ere, oso eroso geuden. Bost pisuko erresidentzia zen, pisu bakoitzean 6 logela bi komun ta bost dutxa, terrazatxo batekin eta ikasketa gela batekin baita. Logelak 2-3 pertsonentzako, ta txarrena literatan. Azkenengo pisuan, sukaldea ta jantokia zegoen, 60 pertsonentzako, imajina ezazu zelako barulloa sukaldean janaria prestatzerakoan., hala ere giza harremanak izateko aukera bat zen errsidentziako jendearekin, portzierto oso giro ona zegoen. gainera proatlantiko enpresak sukalderako katxarro guztiak prestatzen zizkizun.
Beste asuntoa kontateko praktikak dira. Egon garen bi lekutan Casa de acogida-k ziren, ume txikiak eta gazteekin geunden. Egia esan Giza ta kultur aisialdirako praktikak egiteko ordutegia ezen gure gogokoena, arratsaldeetan eta hainbat asteburuetan, eta gainera bere denbora librea ez zen oso handia. Bestaldetik oso oso gustora egon ginen harrera aldetik eta jende aldetik. Oeiras-en egin genituen, gure etxetik ordu batera izan arren ez zitzaigun inporta zeren hondartza gertu gertu genuen ta kriston morenoa eramango dugu bilbora jejeje. Ura??? super ona neu apirilak 5ean hartu nuen ene lehenengo bainua.

Zer gehiago?? Lisboa gustatuko zaizuela hara joaten bazarete asko gainera, ta Portugal ezagutzeko aukera emango dizue, asko asko ikusteko bait du ta agitz polita.

esperientzia paregabekoa dela aukera ederra ta hartu beharrekoa...

Muitos beijinhos

No hay comentarios:

Publicar un comentario