jueves, 23 de junio de 2022

Lisboa 2022 - 2

Bom dia!


Apirilak 25 zubia, Praia da Ursa eta ibaiaren bestaldea (Cacilhas).


Azken eguna heldu da, maletak prestatu, lagun barriei agur esan… atzerantz begiratzeko unerik onena.


Lehen asteak estresagarri samarrak badira ere, laster datoz egonkortasuna eta erosotasuna. Oso erraza da alkar ulertzea (OLS plataforma aprobetxatuz gero askoz errazagoa izango da egokitzapen hau), hiria ez da hain handia eta laster etxean sentitzen zara barriro.


Ekainan hiria festaz janzten da eta Arraial-ak ospatzen dituzte: gure herrietako jaiak baina auzo guztietatik banatuta. Tradizionalak, txikiak eta herrialdeko gauza tipikoenez gozatzeko une ezin hobea. Sardina usaina dago hirian hilabete oso batez!


Orain, amaieratik ikusita, asko pozten naiz denbora nola aprobetxatu dudan ikusita: hasieratik lagun onak egitea, denbora gehiagoz gozatu ahal izateko, baina gauza desberdinak egiteko haiekiko independentea izaten ere jakin behar da. Horrela kilometroak eta kilometroak egin ditut inguruko txoko guztiak ezagutuz, eta gero lagunekin bildu naiz indarberritzeko.


Amaitzeko, gomendio pare bat: ibaiaren bestaldea zoragarria da, “Cristo Rey” azpitik Apirilak 25 zubirantz ilunabarra ikusteak asko merezi du; eta Praia da Ursa zonaldeko onena da, jende gutxi doa urrun dagoelako, baina benetan merezi du.


Tchau Lisboa!



miércoles, 11 de mayo de 2022

Lisboa 2022 - 1

Bom dia!

Tajo itsasadarra, Sintrako Pena jauregiko lorategiak eta Caxias hondartza.

Hirugarren astea hasi barria, esan dezaket jada nagoela ondo finkatuta Lisboan. Oso hiri polita da! Baita ingurua ere. Eta jendea oso jatorra da, honek asko laguntzen du leku barri batera heltzean. Nahiz eta hizkuntza bera ez hitz egin, oso erraza da alkar ulertzea danok ahalegin txiki bat eginez. Portuñol da gure hizkuntz ofiziala hamen.

Erasmus ugari daude, haietariko asko euskal herritarrak. Talde erraldoi bat dekogu, oso erraza da gure artean ezagutzea. Hala ere, norbaitek ez badu inor ezagutzen, hamengo enpresak lagun dezake gure artean harremanetan jartzen.


Hiri handia izan arren, garraio publiko ona deko eta erraza da mugitzea: metroa, trenak, itsasontziak, tranbiak, etab. Dana txartel merke batean sartuta. Horrela nahiko hurbil dago dana.


Praktikei dagokienez, arkitektura estudio batean nago diseinatzen dituzten altzari ekologikoen sustapena lantzen.


Ea zelan hurrengo asteak, kontatuko dizuet!

Até já!