jueves, 7 de mayo de 2015

Ibon Berlinetik

Ibon Berlinetik




Aupa Euskal Herria,
atzo heldu ginela dirudi eta jada bi hilabete igaro dira Berlinera iritsi ginenetik. Denbora uste baino lehenago pasatu da, hori ongi pasatzen eta disfrutatzen gaudenaren seinale da.






Lehenengo egunak arraro xamarrak dira, familiarengandik urruti, lagunengandik urruti, herrialde berri bat, hizkuntza berri bat, jende berria, ohitura berriak eta abar, baina berehala moldatu ginen. 


Iritsi ginenean etxebizitza ezberdinetan banatu ziguten, ikasle bat alde batetik eta beste bi bestaldetik. Nire kasuan ikaskide batekin joan nintzen etxebizitza batera, eta bertan bi neska Italiar zeuden guri itxaroten. 

FAMILY
Heldu gara etxera






Adin ezberdinak geneuzkan baina hori ez zen izan inolako arazoa, lehenengo egunetik giro ona zen nabari gure artean. Gaur egun esan dezaket etxe-kideak baino gehiago familia bat garela. Leku guztietara laurok batera joaten gara, eta asko ikasi dugu bata bestearekin, eta uste dut hori mota honetako esperientzien zati garrantzitsu bat dela, beste herrialde batzuetako pertsonekin esperientziak konpartitzea. 
 
BERLINER ERE KORRIKA
LEHENENGO ASTEA LANEAN, MUNDUKO TURISMOKO
AZOKARIK HANDIE


GURE PRAKTIKETAKO LEKA TURISMO BULEGOA
Praktikei dagokionez, turismo bulego batean nago lanean. Alemanik jakin gabe etorri nintzenez (nahiz eta gero hemen hile beteko kurtso intentsibo bat egin dugun), turista alemanei erantzuna ematea ezinezkoa da niretzat, eta kasu horretan nire lankideek erantzuten die. Baina ingeleraz edota gazteleraz (euskaraz ez da etorri orain arte inor zoritxarrez) hitz egiten badatoz nik ematen diet harrera eta behar duten informazio guztia. 

Turismo bulegoa oso ondo dago antolatuta eta lankideen lana ere oso ona da, beraz alde horretatik asko nago ikasten, alemana ez kontrolatzearen pena dudan arren.

POTSDAM
Berlinen kontura zer esan? Hau harrigarria, izugarria, liluragarria (horrela segi dezaket beste denbora batez) da. Banekien bere historia eta kokapenagatik Europako hiririk garrantzitsuenetakoa zela (garrantzitsuena ez esatearren) baina behin hona etorrita oraindik gehiago harritu nau. 



Potsdam


Leku ikusgarriak ditu, historiaz beteta, oso leku multikulturala da (hemengo auzo batean 100 hizkuntza ezberdinetik gora hitz egiten dira), egunero dago zerbait egiteko, hainbat eta hainbat ekintza eta ikuskizun ezberdin baitaude, eta gainera “Tekno Hiria” izena ez zioten kasualitatez jarri, leku guztietan musika mota hau (oso kalitate onekoa) entzun daitekeelako eta Europako diskotekarik ezagunenetakoak hemen daudelako (gehienak egunero zabalik). Euskal Herritik bisitan etorri diren familia eta lagunek ere iritzi berbera dute, beraz hiri hau ezagutzera eta gozatzera inbitatzen zaituztet, ez zarete damutuko.


Berlin Zerutik

Berlineko Metro eta trenek mapa

BRANDERBURGO ATEA


HOLOCAUSTO

Langile eguna








Mauer park


Olimpya Stadium 
Reichtag


Treptowerpark

Spreei Ibia zubia eta metroa





TREPTOWERPARK


Jarraian argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue, hemen kontatutako dena irudietan ikusi ahal izateko.

Ongi segi!
Spree Ibaia gauez



No hay comentarios:

Publicar un comentario