Ibon Berlinetik
Aupa Euskal Herria,
atzo heldu ginela dirudi eta jada bi
hilabete igaro dira Berlinera iritsi ginenetik. Denbora uste baino lehenago
pasatu da, hori ongi pasatzen eta disfrutatzen gaudenaren seinale da.
Lehenengo egunak arraro xamarrak dira,
familiarengandik urruti, lagunengandik urruti, herrialde berri bat, hizkuntza
berri bat, jende berria, ohitura berriak eta abar, baina berehala moldatu
ginen.
Iritsi ginenean etxebizitza ezberdinetan banatu ziguten, ikasle bat alde
batetik eta beste bi bestaldetik. Nire kasuan ikaskide batekin joan nintzen
etxebizitza batera, eta bertan bi neska Italiar zeuden guri itxaroten.
|
FAMILY |
|
Heldu gara etxera |
Adin
ezberdinak geneuzkan baina hori ez zen izan inolako arazoa, lehenengo egunetik
giro ona zen nabari gure artean. Gaur egun esan dezaket etxe-kideak baino
gehiago familia bat garela. Leku guztietara laurok batera joaten gara, eta asko
ikasi dugu bata bestearekin, eta uste dut hori mota honetako esperientzien zati
garrantzitsu bat dela, beste herrialde batzuetako pertsonekin esperientziak
konpartitzea.
|
BERLINER ERE KORRIKA |
|
LEHENENGO ASTEA LANEAN, MUNDUKO TURISMOKO
AZOKARIK HANDIE |
|
GURE PRAKTIKETAKO LEKA TURISMO BULEGOA |
Praktikei dagokionez, turismo bulego
batean nago lanean. Alemanik jakin gabe etorri nintzenez (nahiz eta gero hemen
hile beteko kurtso intentsibo bat egin dugun), turista alemanei erantzuna
ematea ezinezkoa da niretzat, eta kasu horretan nire lankideek erantzuten die.
Baina ingeleraz edota gazteleraz (euskaraz ez da etorri orain arte inor
zoritxarrez) hitz egiten badatoz nik ematen diet harrera eta behar duten
informazio guztia.
Turismo bulegoa oso ondo dago antolatuta eta lankideen lana
ere oso ona da, beraz alde horretatik asko nago ikasten, alemana ez
kontrolatzearen pena dudan arren.
|
POTSDAM |
Berlinen kontura zer esan? Hau
harrigarria, izugarria, liluragarria (horrela segi dezaket beste denbora batez)
da. Banekien bere historia eta kokapenagatik Europako hiririk
garrantzitsuenetakoa zela (garrantzitsuena ez esatearren) baina behin hona
etorrita oraindik gehiago harritu nau.
|
Potsdam |
Leku ikusgarriak ditu, historiaz beteta,
oso leku multikulturala da (hemengo auzo batean 100 hizkuntza ezberdinetik gora
hitz egiten dira), egunero dago zerbait egiteko, hainbat eta hainbat ekintza
eta ikuskizun ezberdin baitaude, eta gainera “Tekno Hiria” izena ez zioten
kasualitatez jarri, leku guztietan musika mota hau (oso kalitate onekoa) entzun
daitekeelako eta Europako diskotekarik ezagunenetakoak hemen daudelako
(gehienak egunero zabalik). Euskal Herritik bisitan etorri diren familia eta
lagunek ere iritzi berbera dute, beraz hiri hau ezagutzera eta gozatzera
inbitatzen zaituztet, ez zarete damutuko.
|
Berlin Zerutik |
|
Berlineko Metro eta trenek mapa |
|
BRANDERBURGO ATEA |
|
HOLOCAUSTO |
|
Langile eguna
|
|
Mauer park |
|
Olimpya Stadium |
|
Reichtag |
|
Treptowerpark |
|
Spreei Ibia zubia eta metroa |
|
TREPTOWERPARK |
Jarraian argazki batzuk ikusi ahal izango
dituzue, hemen kontatutako dena irudietan ikusi ahal izateko.
Ongi segi!
|
Spree Ibaia gauez |
No hay comentarios:
Publicar un comentario